« 2005-12-20 | Page d'accueil
| 2005-12-23 »
jeudi, 22 décembre 2005
Euskal blogak Baionan
sariztatu behar dira
Zinez guti gare euskaldun gisa gure burua plazaratzeko Baiona inguruko blog delako webgunean. Bai, guti, zenbatu ahal gai- tuzu esku baten behatzetan. Behatz idatzlarienak kazetari erdi edo arrunt profesionalak dira (edo alderdi politiko baten izene- an nahiz eta aurpegi gordeturik agertzen), bixtan da. Bixtan da ere, gehien gehienak frantsesez hautatu dugu hitzegitea, bizpa- hiru gutartekoek elebitasuna deliberatu dute sartarazi. Zaila da, biziki zaila da ipar euskal herrian euskaraz bizitzea, areago mundu globalizatu berriari begira… Hots, mogimendu tipi-tipi hortan partaide izan nahi dut, euskaldun gisa bainan frantsesez, langile gisa bainan langabezian, pertsona berezi baten gisaz bainan webgunearen ostean erdi itorik… Zaila, biziki zaila da bizitzea, alta behar-beharrezkoa, nik uste… nik uste nahi dut. Horregatik nere zerua urdinaz tintatu dut, nahiez, nere hitzak frangotan gorriz ala beltzez ateratzen direlarik. Horregatik Plébéien bleu delakoa izengoiti hautatu dut, denetarik mintza- tzeko, nere poz eta haserre berdin aipatuz, ohorekin, bai beti harroki eta burua goiti mintzatzen ikasi nau nere aita zenak. Horra, hitz gutitan, nere bloga ispirituaren eta zergatiaren aur- kezpena.
Baiona webgunearen ateka ezagunetan cotebasque.net dauka- gu, ezagunena. Hiru urtez geroz lehiaketa bat antolatzen du gu- re Phil famatuak, arduradun-jabeak, Euskal Web d’Or delakoa (d’or = urrezkoa). Aurten, lehen aldikotz, blog euskaldun bat bereizatua izan da, nerea. Euskaldun blog bakar bat ogoi- ta-hamabi gune erdian, erantzukizun haundi bat gogotik hartzen dudana… bainan, banderari gisaz euskaldunen boza defendi- atzeko euskaldun gehienen laguntza behar dut. Zure laguntza. Zure bozkak. Egunero. Izan zaite euskaldun blogaren ohore, egunero Plébéien bleu klikatuz eta berretsiz. Milesker deneri.
11:45 Publié dans Blog | Lien permanent | Commentaires (11)
















